AMOUR-ek MAX saria irabazi du! ¡AMOUR se lleva el MAX!

AMOUR antzezlanak Haur edo eta Familia osoari zuzendutako ikuskizun onenari Max Saria jaso berri du Valentziako Palau de les Arts espazioan ospatu eta SGAE fundazioak…

AMOUR antzezlanak Haur edo eta Familia osoari zuzendutako ikuskizun onenari Max Saria jaso berri du Valentziako Palau de les Arts espazioan ospatu eta SGAE fundazioak antolatutako ekitaldian.

 

Pozarren eta esker onez jaso dugu saria; sorkuntzaren bide malkartsuan aurrera egiteko lagungarri izango dugu. AMOUR oso lan exijentea izan da, gora-behera askokoa; gogoeta sakonen fruitu batzutan, bote-prontoan botatako ideien emaitza bestetan; urteetan gure lanbide honetan ikasitakoak dantzan eta zalantzan jarri dizkigunak sarri.

 

Marie de Jongh taldea 2008an jaio zen. Ordutik hona, hazten ari den pertsona baten gisa berean, etapa bakoitzari dagokion beldur, irrika, poz eta neke, gabezia eta aurkikuntzak bizi izan ditu. Eta halaxe, 10 urte betetzear gaudelarik, nerabezaroa bistan dugula, egun gutxi barru antzezlan berriaren entsaioak hasiko ditugu. Lan berriak IZAR du izena, eta urte bukaeran Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da. Bagoaz!!!

 

AMOUR se ha llevado el premio MAX  al Mejor Espectáculo infantil o familiar en la XX edición de los premios MAX, celebrado en el Palau de les Arts de Valencia y organizados por la fundación SGAE.

 

Agradecemos este reconocimiento ; sin duda, nos ayuda en este camino complicado y estimulante que es la creación. AMOUR ha sido un trabajo laborioso, intenso, impulsivo y meditado a partes iguales, un trabajo de experiencia y oficio también.

 

Marie de Jongh, desde su ” nacimiento” en 2008 , ha pasado por diferentes etapas . como si de una persona se tratase, con sus correspondientes miedos, alegrías, frustraciones y necesidades vitales que nos tocan al crecer . Y así, a punto de cumplir 10 años, en plena “pre-adolescencia”, arrancamos en breve con los ensayos de nuestro próximo espectáculo: “IZAR” / “ESTRELLA”, que se estrenará a finales de este año en el teatro Arriaga de Bilbao. ¡Allá vamos!