IKIMILIKILIKLIK

“Sorginei sekulako beldurra nien umetan, nola irudikatuko nukeen ba ni neu urteen joanean sorgin bihurtuko nintzela?”

PARTEKARTU:

SINOPSISA


Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.

Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen.
Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume
edadetuak.

 

Sorgin-istorio bat
sorginik gabe
ausartei buruzko istorioa
ausartik gabe
istorio magikoa
magorik gabe
umeei buruzko istorioa
horren ume ez badira ere
eta nagusiei buruzkoa
nagusiegi izateke

HISTORIA


“Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik”…

Halaxe deitzen da Marie de Jongh taldekook prestatzen ari garen proiektu Berria.

Izan ere, gure proiektuaren lehen protagonista sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, “sorgin” bihurtu den neskato/emakume bat da.

Bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez dugu hitzik erabili. Betiere mutu jardun dugu. Oraingo honetan, ordea, istorioak hala eskatzen duelako, edo hobe esanda, kontatzeko modurik egokiena hitza erabiliz izango dela jakinik, hura baliatzea deliberatu dugu.
Erronka polita, bada, salda berean hitza, sorgin keri eta tasunak sartzea.

Eta, zer da partekatu nahi dugun hori? Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dugu, bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen.

FITXA ARTISTIKOA


Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi
Jokalariak: Ana Meabe / Adora Sedano, Amets Ibarra, Maitane Sarralde
Musika: Adrian García de los Ojos
Eszenografia: Ikerne Giménez
Jantziak: Rosa Solé
Arreglos Vestuario: Nati Ortiz de Zárate
Argiztapena: Javi Kandela
Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions. Koop.
Atrezzoa: Javi Tirado
Efektuak: Joseba Uribarri
Argazkiak: Pío Ortiz de Pinedo
Kartelaren disenua: Ane Pikaza
Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo
Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro
Ekoizpena: Compañía Marie de Jongh
Eskerrak: Mayda Zabala, Getari Etxegarai y Eneritz Zeberio
KONTAKTUAK:
(+34) 656 734 500
mdj.teatroa@gmail.com

BIDEOA



 

ARGAZKIAK