Kimu / La Casa de Todos

Bilboko Arriagan
2026ko urtarrilaren 31tik, otsailaren 01ra

Sarrerak erosi

Kimu
LA CASA DE TODOS


Publiko osoarentzat, sei urtetik aurrerako haurrei zuzenduta. Estreinaldia 2025eko abenduaren 27an izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Kimu, natura eta irudimena, irudimena eta natura, biak uztartzen dituen ikuskizuna da. Aukera infinituak eskeintzen dituzten unibertsoak biak, elikatzen ez baditugu, zaintzen ez baditugu, ereiten ez baditugu, horixe izango dugu: aukera gutxiago. Errealismo magikotik kontaturiko istorioa, maskara eta hitza baliatzen dituen ikuskizuna.


Sinopsis

Gure istorioa oraindik iritsi ez den egun batean hasten da. O andereak multinazional batentzat egiten du lan. Etxeak diseinatzen ditu pertsona bakoitzak berea izan dezan. Lantegian geratzen den langile bakarra da. O anderea puntuala da, ordenatua eta garbia, eta pozik bizi da. Eta hala ez bada, pozaren pilula hartzen du. Azken boladan oso kezkatuta dago ideiak agortu egin zaizkiolako. Halako batean baina, gertaera bitxi batek dena aldatuko du erabat eta betirako: euli bat sartzen da bulegoan.

Marie de Jongh konpainiak ekoiztua, hurrengo erakundeen laguntzarekin: Arriaga Antzokia, La Sala Sabadell, Eskena, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Harrobia, Etxepare Institutua, INAEM, Leioako Udala, Amorebieta Etxanoko Udala eta Laboral Kutxa.

Fitxa artistikoa

Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Martínez, Jokin Oregi
Artista plastikoa: Rosa Solé
Maskara: Javier Tirado
Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe
Eszenografiaren diseinua: Alejandro Andújar
Musika: Adrian García de los Ojos
Soinu espazioa: Ibon Aguirre
Ekoizpen exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo, Marie Teatroa S.L.
Argiztapenaren diseinua: Eduardo Berja
Produkzioa: Marie de Jongh
Kolaborazioa: Teatro Arriaga Antzokia.
Kanpo begirada: El Patio Teatro.
Komunikazioa eta banaketa: Irene Zarrabeitia

Estatu eta nazioarteko banaketa eta birak


Mr. Bo

Ikuskizunak


4 urtetik aurrerako haur edota familientzat – Ikuskizun gestuala, maskaraduna eta testu barik

MAX sarietan izendatua 2025 Haur / familiari zuzendutako ikuskizunik onenaren kategorian
Mostra de Igualadako ikuskizunik onenari saria 2024

Sinopsia

Bo jauna maskara eta komedia uztartzen dituen Marie de Jonghen lan berria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, hitzik gabe kontatutakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura importante bat, aurrekoekin alderatuta ikuskizun hau haur txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik gorakoentzat. Clowna eta Naifa uztartuko ditugu horretarako. Nagusi bat eta hiru zerbitzari, boterearen miseria eta keriak azalerazteko jardunean. Betiere, umoretik. Izan ere horixe baita egitasmo honen gako eta erronka, komedia sustrai, enbor, adareta lore izatea; guztiok gozatzeko moduko fruitua emango badu.

Xalotasunetik helduko diogu gaiaren sakontasunari. Naif hitza oso egokia ikusten dugu, bere lehen adieran, ikuskizun hau deskribatzeko: Obra artistiko bat non errealitatea, nahita, xalotasunez, itxuraz modu infantilean, poesiaz eta sinpletasunez islatzen den.

Bo jaunak esaten dituen guztiak betetzera ohituta daude hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate Nagusiaren, Bo jaunaren, agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean.

Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…

Prentsa

Airean ikusmin berezi bat zegoen, bibrazio desberdin bat, koloretako paperean bildutako bonba bat jasotzear egongo bagina bezala.

Barrearen hotsa, keinuaren oihartzuna, hitzik behar ez duen obra baten sendotasunarekin deserosotasunaz hitz egiteko...

Oso ondo egina dago eta ederra da, magnetikoa, kalibratua.

Banaketa Espainia: Marie de Jongh

Banaketa Galizia eta Portugalen: Kandengue Arts

Banaketa Internazionala: Marie de Jongh


AMA

AMA
Edertasun latza


Gazte eta helduentzako ikuskizuna

AMAk pertsona hauskor eta izutuen baitako sendotasuna du ardatz. Elkar zaintzearen edertasun epikoa balioetsi nahi du. Super-antiheroiei buruzko istorioa da.



Sinopsia

Mario loft batean bizi da, lantoki eta bizileku den espazioan. Margolaria da, aitaren ofizio berekoa. Aspalditik dabil noraezean, errealitatearen krudelak gaina hartuta. Gurasoak zaharkituta daude oso, eta alaba gaztetxoak ere zaintzeko premia handia du. Mario halamoduz arduratzen da haien zaintzaz, sekula ez du ikasi nola egin, sekula ez du jakin nahi izan nola egin.

Mariok erronkari aurre egin beharko dio, bidaia iniziatikoa izango da, familiaren baitan, iraganak oraina zipriztintzen duen bitartean, etorkizunik ba ote dagoen jakiteke.

Sorkuntzaz
Marie de Jongh-en antzerki egitasmo berriak AMA du izena. Duela lau bat urte abian jarri zen proiektua da. Konpainiak, orain arte egindako ibilbidean, urrats berri bat eman du AMArekin, bai forma aldetik eta baita mamiari dagokionez ere. Izan ere, aurreneko aldiz, lana ikuslego helduari zuzenduta dago, edo bestela esanda, 12 urtetik gorakoentzat da. Are, zero-maskara izendatu dugun maskara baliatu dugu obran, maskara neutrora ere iristen ez dena, ez duelako humanizatuko duen inolako arrastorik.

Edonola ere, Marie de Jongh-en ezaugarri nagusi izan diren bi mantentzen ditugu: ez dugu hitzik erabiliko eta istorioa geuk asmatutakoa da.

AMAk pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarra du hizpide. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa. Guraso zaharren zaintza, apurka-apurka hiltzen doazen horiek, hil ahala gure bizitza zati bat ere haiekin eramaten dutelarik.

AMAk emozio sakonena dantzan jarriko du, sakontasun hori egunerokotasunetik erreskatatuz, eta han nahastuko dira prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa

Ikuskizunaren tonua

Beti interesatu zaigu giza-sentimenduak larru gorritan uzten dituzten gaiak jorratzea.

“Ez dut zuentzat traba izan nahi.”

Nire amak.

Bada, ez dugu errealitatearen gordina ezkutatzerik nahi, ez makilatu, ez faltsuki gozatu; baina interesantea iruditzen zaigu hori guztia surrealismoarekin nahastea, edo poetikotasun geruza bat eranstea, edertasunak izan dezan leku gure “mugimendudun koadroetan”, ahalik eta jende gehienak gozatzeko besteko lanak izan daitezen. Zero-maskararen erabilerak erabat baldintzatzen du proiektua formaz zein mamiz.

Hasteko eta behin, maskara hori zergatik darabilgun galderari erantzun nahiko genioke:

Zero-maskarak gure pertsonaiak nolabaiteko desoreka batean jartzen ditu, gizatasuna kolokan jartzeraino, eta ideia hori interesatzen zaigu. Erakargarria irizten diogu, uste dugulako denok bizi garela nola edo hala hari fin horren gainean, muga mehe horretan. Haratago Izu-ikara sortzen diguna dago, munstroen eremua. Edo bestela esanda, eromena, jakinda harresirik gabeko muga hori gure baitan dagoela.

Horrela, ikuskizun osoan zehar hari fin horretan, orekari lanetan, ikusiko ditugu pertsonaiak, sarri zaila izango delarik jakitea bietako zein aldetan dabiltzan..

Behe-laino goiztiarrak, arratsalde gorrixkak, urre kolorekoak;
gau ñirñirkariak eta sugarra, elurra;
kukuaren kanta, txakurren zaunka;
ilargi isila, izotz zuri eraikina;
mitxoletak, neguko arbola biluzi eta zaharrak
laino artean;
andre-gizonen begi eta eskuak,
izterren maitasun eta leuntasuna,
zilarrezko zaldiarena, ala kaoba kolorekoa;
istorio eta kontakizunak, margolanak, eta tailla bat.
Hori guztia heriotzarekin ordaindu behar da.
Agian ez da horren garestia.

JOSÉ JIMÉNEZ LOZANO

Entzun AMA Playlist-a

Fitxa artistikoa

Egilea eta zuzendari: Jokin Oregi
Kanpo begirada: Pablo Messiez
Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe
Jokalariak: Ana Martínez, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza, Jokin Oregi, Ana Meabe, Joseba Uribarri, Amets Ibarra
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz, Ikerne Giménez
Jantziak eta maskarak: Inma Gómez (KKUM)
Musika: Adrian García de los Ojos
Argi diseinua: Felipe Ramos
Teknikariak: Unai Barrio / Edu Berja
Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro
Komunikazioa: Irene Zarrabeitia
Produkzio Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

Kontaktua


ESNA

Ikuskizunak


ESNA familia osoari zuzendutako antzerki-dantza proiektua da, non esperimentua esperientzia bihurtzen den. Bi gorputz taularatuko dira, pertsona bakarra interpretatzeko, mila aurpegi izan ditzakeen pertsona bakarra.


Sinopsia

Norbaitek beste bat dela irudikatzen du, bere larruan jartzeko ariketa egiten du, gero bizitako esperientziak aberastuta itzultzeko. Jolasaren bidez animalia, edo lorea, jostailua, ura edo haizea bera irudikatzen du. Mutil batek neska bat dela imajinatzen du, neska batek mutila dela amets egiten du. Beste neska bat konbentzituta dago mutila dela, harik eta neska dela konturatzen den arte; jaio zen unera itzultzen da, jaioberriaren ama dela imajinatzen du, gero amaren amona eta amonaren birramona, tximino bat dela imajinatzen duen arte. Ikertu, jolastu, lokaztu egiten dira, bata eta bestea izateko gai direla ohartzen dira, ni izan naitekeen pertsona bat, bera eta zurekin, bat izatera behartuta egon gabe, bera eta zurekin.

Ikuskizun honek balioan jartzen du pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin modu desberdinetan elkarreragiteko, harremanetan arakatzeko, probatzeko eta bilatzeko duten gaitasuna. Azken batean, hainbat aukera ikertzeko eta horietan sakontzeko gaitasuna. Gizarte mesfidati batean balio hori aldarrikatzeko beharra ikusten dugu, dena presaka etiketatzeko joera baitu. Horregatik, errakuntzarako eta porroterako eskubidea eskatzen dugu, bizitza bere sakontasun osoan ulertu nahi badugu. Eta batez ere, arnasa eskaini nahi dugu.

Lankidetzari buruz
ESNA antzerkia eta dantza da, dantza delako, baina baita antzerkia ere. Antzezleak dantzariak dira, baina Jokin Oregi antzerkian espezializatuta dago eta Eva Guerrerok denbora asko eman du dantzaren heterodoxian arakatzen. Eszenan bi gorputz pertsona bakarra interpretatzeko, bi konpainia helburu berarekin elkartzen diren bezala: Beste batzuk garela imajinatzea, jolasean.

Fitxa artistikoa

Egileak: Marie de Jongh & DOOS Colectivo
Zuzendari: Jokin Oregi
Koreografia: Eva Guerrero
Jokalariak: Denis Martínez y Olaia Valle
Jatorrizko musika: Nerea Alberdi y David. S. Damián
Música grabada y mezclada en los estudios Blue Bayou
Argiztapena: Arantza Heredia
Teknika: Edu Berja y Unai Barrio
Kanpoko begirada: Ana Meabe
Produkzio exekutiboa: Jemima Cano y Pío Ortiz de Pinedo
Komunikazio: Irene Zarrabeitia y Eider Zaballa
Banaketa: a+ Soluciones Culturales

Kontaktua


Estrella

Estrella
Errespetuari eta askatasunari buruzko ikuskizuna


Neskatila batek, aparteko pianojole dena,
bestelako patu bati behar dio aurre

Publiko guztientzat 7 urtetik gora – Antzerki gestuala

TERRITORIO VIOLETA FESTIVAL 2018 ikuskisunik onenaren Saria
FETEN 2018 espazio eszeniko onenaren Saria

Sinopsia

Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da.

Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik.

Zuzendariaren oharra

“Itsas-izarrek badute ezaugarri bitxi bat. Euren besoetako bat galdu ostean badute hura bisortzeko gaitasuna. Bada, sinbiolikoki indar handia du galera bat gainditzeaz ari garenean; eta gure ikuskizunean, hori dago jokoan.”

Jokin Oregi

Fitxa Artistikoa

Egile eta zuzendari: Jokin Oregi
Musika: Iñaki Salvador
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz
Jokalariak: Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe, Ana Martínez
Argiztapena: Javi Kandela
Ikus-entzutekoak: Carles Porta
koreografia: Mayda Zabala
Jantzigintza : Nati Ortiz de Zarate, Angelique García
Maskarak eta atrezzoa: Javi Tirado
Eszena osagarrien eraikuntza: Miguel Ángel Infante
Emanaldi-teknikariak: Javi Kandela, Unai Barrio
Ilustrazioa: Ane Pikaza
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
Produkzioa: Marie de Jongh Teatroa.

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Ekoizpena biran: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Ekoizpen kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 266 146 | pioortizdepinedo@gmail.com


ikimilikiliklik

ikimilikiliklik
Mi pequeña


Publiko guztientzat 7 urtetik gora – Euskaraz eta erderaz

SORGINEI SEKULAKO BELDURRA NIEN UMETAN, NOLA IRUDIKATUKO NUKEEN BA NI NEU URTEEN JOANEAN SORGIN BIHURTUKO NINTZELA



FETEN 2020 espazio eszeniko onenaren saria

Sinopsia

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.

Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakumeedadetuak.

Istorioa

“TXIRRISTI MIRRISTI, GERRENA PLAT, OLIO ZOPA, KIKILI SALDA, URRUP, EDAN EDO KLIK, IKIMILIKILIKLIK”…

Halaxe deitzen da Marie de Jongh taldekook prestatzen ari garen proiektu Berria.

Izan ere, gure proiektuaren lehen protagonista sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, “sorgin” bihurtu den neskato/emakume bat da.

Bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez dugu hitzik erabili. Betiere mutu jardun dugu. Oraingo honetan, ordea, istorioak hala eskatzen duelako, edo hobe esanda, kontatzeko modurik egokiena hitza erabiliz izango dela jakinik, hura baliatzea deliberatu dugu.
Erronka polita, bada, salda berean hitza, sorgin keri eta tasunak sartzea.

Eta, zer da partekatu nahi dugun hori? Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dugu, bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen.

Fitxa artístikoa

Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi
Jokalariak: Ana Meabe / Leire Omeñaca / Juana Palacios, Maitane Sarralde
Musika: Adrián García de los Ojos
Jantziak: Rosa Solé
Arreglos Vestuario: Nati Ortiz de Zárate
Argiztapena: Javi Kandela
Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions. Koop.
Atrezzoa: Javier Tirado
Efektuak: Joseba Uribarri
Argazkiak: Pío Ortiz de Pinedo
Kartelaren disenua: Ane Pikaza
Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo
Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro
Ekoizpena: Compañía Marie de Jongh
Eskerrak: Mayda Zabala, Getari Etxegarai y Eneritz Zeberio

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Ekoizpena biran: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Ekoizpen kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 26 61 46 | pioortizdepinedo@gmail.com


Kibubu

Kibubu
Errespetua eta askatasunaren inguruko ikuskizuna


Publiko guztientzat 5 urtetik gora – Antzerki gestuala

XEBASEK ETA COCOK PAILAZO BIKOTE ARTISTIKO BAT OSATZEN DUTE, ARRAKASTA BAINO ILUSIO GEHIAGOREKIN...


Premio TOURNESOL 2015 al Mejor espectáculo infantil. AVIGNON OFF
Premio FETEN 2014 mejor caracterización
Premio FETEN 2014 mejor actor masculino; Javi Renobales
Espectáculo recomendado por la Red Española de Teatros

Sinopsia

Xebasek eta Cocók bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Ilusioa gainezka duten arren oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek egiazko gorila bat erostea erabaki du, hezur haragizkoa.

Sinistuta dago gorila mendean hartu eta numeroak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko dutela. Halere, gorila ez da izango egunen joanean gehien ikasiko duena; bai Xebasek eta baita Cocók ere inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia jasoko dute.

Fitxa Artistikoa

Dramaturgia eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Joseba Uribarri, Ana Meabe, Javier Renobales
Espazioaren sorkuntza: Azegiñe Urigoitia y TARTEAN teatroa
Eskenografiaren eraikuntza: ATX teatroa
Atrezzo: Javier Tirado
Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiztapen diseinua: Milakamoon
Musika: Santiago Ramos
Diseinu grafikoa: Txapó creativos
Argazkiak: Guillermo Casas
Teknikaria: Javier García Kandela
Ekoizpena: Marie de Jongh / TARTEAN Teatroa

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Ekoizpena biran: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Ekoizpen kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 26 61 46 | pioortizdepinedo@gmail.com


Amour

Amour
Erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan


Publiko guztientzat 7 urtetik gora – Antzerki gestuala

Maitasunak beti ematen digu aukera bat


MAX saria 2017 Haur edo familiari zuzendutako ikuskizunik onena
VILLA DE CATAYA saria 2017 ikuskizunik onena «AMOUR»
ALCIDES MORENO saria 2017 ikuskizunik onena «AMOUR»
FETEN saria 2016 Ikuskizunik onena
ERCILLA saria 2015 Euskal ekoizpenik onena
“Villa de Cartaya” saria 2017 ikuskizunik onena
Red Española de teatros-ek gomendatua

Sinopsia

Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da.

Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira.

Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.

AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat.

 

Fitxa artistikoa

Dramaturgia eta Zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Jokin Oregi, Anduriña Zurutuza
Zuzendaritza Artistikoa , EszenografiA eta jantzien diseinua: Elisa Sanz (AAPEE)
Musika: Pascal Gaigne
Argi diseinua: Xabier Lozano
Maskarak: Javier Tirado
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate eta Edurne Ballesteros
Jantzien tratamendu eta bukaera: María Calderón
Ilustrazioa: Ane Pikaza
Teknikoak giran: Unai Barrio eta Edu Berja
Espazio sonoroa: Edu Zalio
Argazkiak: Guillermo Casas
Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo

Prentsa

Benetako harribitxia. Zehaztasun artistikodun 52 minutu dira, ez gehiago, ez gutxiago.

Obra estetikoki bikaina, koloreen eta forma eszenikoen paleta zaindua duena.

Zigilu paregabea du, keinuaren aldeko apustuagatik, istorio delikatu, hunkigarri eta zirraragarriengatik...

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Ekoizpena biran: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Ekoizpen kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 26 61 46 | pioortizdepinedo@gmail.com


Robot Maitea

Ikuskizunak


Publiko guztientzat 5 urtetik gora – Antzerki gestuala

ROBOT MAITEA, GURE MUGETATIK HARATAGO


FETEN 2010 saria Interpretazio onenari saria; Ana Martinez

Sinopsia

“Robot maitea” antzezlanean bi izaki bereziren gorabeherak kontatzen dira. Itxura batean pozarren bizi dira. Giza-jokaerak errepikatzen dituzte behin eta berriro eta horrela jardungo lukete aurrerantzean ere, baina…Halako batean, euretako batek matxura izango du.

“Robot maitea” istorio fantastikoa da, gizatasunari buruz gogoeta egiten laguntzen diguna, gizakien ezaugarriei buruz, sentimentuei buruz, emozioei buruz… Arazoak gainditzeko dugun gaitasunaz hitz egiten du, ditugun mugetaz eta baita gure gaitasun mugagabeetaz ere.

Fitxa Artistikoa

Dramaturgia eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Jokalariak: Ana i Punto, Ana Meabe
Diseinu artistikoa: Eider Eibar (Dirudi)
Escenografia eta atrezzoa: Javi Obregón (Kukubiltxo)
Musika: Santiago Ramos
Jantziak: Mayda Zabala
Argi diseinua: Bea Santolaya
Ikusentzutekoak: Larraitz Zuazo (Dirudi)
Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo
Arlo teknikoa: Tarima
Produkzio laguntzailea: Javi Renovables
Ekoizpena: Marie de Jongh / TARTEAN Teatroa
Eskerrak: Mikel Martinez, Pello Gutierrez, Javi Tirado, Patxo Telleria, Javier Alkorta, Elias Otaola, Joseba Andoni Elezkano

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Producción en gira: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Contacto de producción: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 26 61 46 | pioortizdepinedo@gmail.com


Alabatxo

Alabatxo
Bizitza aberatsagoa da gutako guzti-guztiak kontuan hartzen baditugu


Publiko guztientzat 5 urtetik gora – Antzerki gestuala

Gure bizitza, gizartea oro har, aberatsagoa da norbanako guztiak aintzat hartzen baditugu, guztiak baina, inor ahaztu gabe


Premio FETEN 2012 Mejor Espectáculo
Espectáculo recomendado por la Red Española de Teatros

Sinopsia

Laida haurdun dago. Martin senarra eta biak pozez zoratu beharrean daude. Zoriona erabatekoa litzateke baldin eta arazo nabarmen eta ageriko bat izango ez balute: Eurekin, etxe berean, Laidaren aita bizi da, Tomas zaharra, gizon ozpindu eta erretxindua.

Halako batean baina, gauzak erabat aldatuko dira: Laidak haurra galduko du. Orduan, bere aita Tomasek, bere alabatxo maitea sofritzen ikustean, hari laguntzeko erabaki sendoa hartuko du. Samurtasun eta indar guztiez saiatuko da alaba ilunpetik ateratzea lortzen duen arte.

Fitxa artistikoa

Dramaturgia eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Jokalariak: Javier Renobales, Ana Meabe, Jose Ramón Soroiz
Diseinu artistikoa: José Ibarrola
Eszenografia, atrezzoa: Javier Tirado
Musika: Santiago Ramos
Jantziak: Mayda Zabala
Argiztapena: Milakamoon
Baliabide teknikoak: Tarima
Teknikoa: Bea Santolaya
Diseinu grafikoa: Txapó creativos
Ekoizpena: Marie de Jongh / TARTEAN Teatroa

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Ekoizpena biratzen: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Ekoizpen kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 26 61 46 | pioortizdepinedo@gmail.com


Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.