Bo Familia
Biratzen
3 urtetik gorako ikusleei zuzendutako ikuskizuna da, clowna eta naifa nahasten dituena. Lehen kale-ikuskizuna, Fira Tàrregak koproduzitua, Dorian Moretus eta Patrick Dordoignek (ADHOK Company) lagunduta.

Sinopsia
Bo Familia maskara-komedia ibiltaria da. Bertan, Bo jaunak, bere bizitzan EZETZIK entzun ez duen gizonak, turista gisa bisitatzen ditu herriak eta hiriak, bere bi morroi zaharrekin batera. Despotikoki tratatzen ditu eta, azkenean, bere gurasoak izango dira.
Fitxa artistikoa
Antzezleak: Maite Guevara, Leire Ormazabal, Aitzol Iraola
Teknika-errejiduria: Anje Oregi
Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Zuzendaritza laguntzailetza: Ana Meabe
Akonpainamendu artistikoa: Doriane Moretus, Patrick Dordoigne (ADHOK)
Musika: Adrián García de los Ojos
Eszenografia: Oscar de Paz
Maskara eta atrezzoa: Javi Tirado
Jantzitegia: Ikerne Giménez
Jantzigintza: Inma Gómez (Kkum atelier)
Ekoizpen- zuzendaritza: Pío Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: Marie de Jongh
Komunikazioa: Erpinak Kultur Lab
Banaketa nazionala: María Mariño (Kandengue Arts) distribucion@kandenguearts.com (+34) 698147660
Nazioarteko banaketa: Violaine Bailleul (Ínsula Cultural) violaine@insulacultural.com (+34) 623177236
Bo Familia munduan zehar biran!
Kimu / La Casa de Todos
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
2026ko maiatzaren 16an
Kimu
LA CASA DE TODOS
Publiko osoarentzat, sei urtetik aurrerako haurrei zuzenduta. Estreinaldia 2025eko abenduaren 27an izan zen, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Kimu, natura eta irudimena, irudimena eta natura, biak uztartzen dituen ikuskizuna da. Aukera infinituak eskeintzen dituzten unibertsoak biak, elikatzen ez baditugu, zaintzen ez baditugu, ereiten ez baditugu, horixe izango dugu: aukera gutxiago. Errealismo magikotik kontaturiko istorioa, maskara eta hitza baliatzen dituen ikuskizuna.
Sinopsis
Gure istorioa oraindik iritsi ez den egun batean hasten da. O andereak multinazional batentzat egiten du lan. Etxeak diseinatzen ditu pertsona bakoitzak berea izan dezan. Lantegian geratzen den langile bakarra da. O anderea puntuala da, ordenatua eta garbia, eta pozik bizi da. Eta hala ez bada, pozaren pilula hartzen du. Azken boladan oso kezkatuta dago ideiak agortu egin zaizkiolako. Halako batean baina, gertaera bitxi batek dena aldatuko du erabat eta betirako: euli bat sartzen da bulegoan.

Marie de Jongh konpainiak ekoiztua, hurrengo erakundeen laguntzarekin: Arriaga Antzokia, La Sala Sabadell, Eskena, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Harrobia, Etxepare Institutua, INAEM, Leioako Udala, Amorebieta Etxanoko Udala eta Laboral Kutxa.
Fitxa artistikoa
Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Martínez, Jokin Oregi
Artista plastikoa: Rosa Solé
Maskara: Javier Tirado
Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe
Eszenografiaren diseinua: Alejandro Andújar
Musika: Adrian García de los Ojos
Soinu espazioa: Ibon Aguirre
Ekoizpen exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo, Marie Teatroa S.L.
Argiztapenaren diseinua: Eduardo Berja
Produkzioa: Marie de Jongh
Kolaborazioa: Teatro Arriaga Antzokia.
Kanpo begirada: El Patio Teatro.
Komunikazioa: Marie de Jongh
Banaketa
Marie de Jongh | +34 657704803 | teatroa@mariedejongh.com
I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
Mr. Bo
Biratzen
4 urtetik aurrerako haur edota familientzat – Ikuskizun gestuala, maskaraduna eta testu barik
MAX sarietan izendatua 2025 Haur / familiari zuzendutako ikuskizunik onenaren kategorian
Mostra de Igualadako ikuskizunik onenari saria 2024
Sinopsia
Bo jauna maskara eta komedia uztartzen dituen Marie de Jonghen lan berria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, hitzik gabe kontatutakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura importante bat, aurrekoekin alderatuta ikuskizun hau haur txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik gorakoentzat. Clowna eta Naifa uztartuko ditugu horretarako. Nagusi bat eta hiru zerbitzari, boterearen miseria eta keriak azalerazteko jardunean. Betiere, umoretik. Izan ere horixe baita egitasmo honen gako eta erronka, komedia sustrai, enbor, adareta lore izatea; guztiok gozatzeko moduko fruitua emango badu.

Xalotasunetik helduko diogu gaiaren sakontasunari. Naif hitza oso egokia ikusten dugu, bere lehen adieran, ikuskizun hau deskribatzeko: Obra artistiko bat non errealitatea, nahita, xalotasunez, itxuraz modu infantilean, poesiaz eta sinpletasunez islatzen den.

Bo jaunak esaten dituen guztiak betetzera ohituta daude hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate Nagusiaren, Bo jaunaren, agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean.
Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…
Playlist
Prentsa
Airean ikusmin berezi bat zegoen, bibrazio desberdin bat, koloretako paperean bildutako bonba bat jasotzear egongo bagina bezala.
Barrearen hotsa, keinuaren oihartzuna, hitzik behar ez duen obra baten sendotasunarekin deserosotasunaz hitz egiteko...
Oso ondo egina dago eta ederra da, magnetikoa, kalibratua.
Banaketa
Ana Meabe | +34 657 704 803 | teatroa@mariedejongh.com
Amour
Amour
Erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan
Publiko guztientzat 7 urtetik gora – Antzerki gestuala
Maitasunak beti ematen digu aukera bat
MAX saria 2017 Haur edo familiari zuzendutako ikuskizunik onena
VILLA DE CATAYA saria 2017 ikuskizunik onena «AMOUR»
ALCIDES MORENO saria 2017 ikuskizunik onena «AMOUR»
FETEN saria 2016 Ikuskizunik onena
ERCILLA saria 2015 Euskal ekoizpenik onena
“Villa de Cartaya” saria 2017 ikuskizunik onena
Red Española de teatros-ek gomendatua
Sinopsia
Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da.

Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira.
Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.

AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat.


Fitxa artistikoa
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Jokin Oregi, Anduriña Zurutuza
Zuzendaritza Artistikoa , EszenografiA eta jantzien diseinua: Elisa Sanz (AAPEE)
Musika: Pascal Gaigne
Argi diseinua: Xabier Lozano
Maskarak: Javier Tirado
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate eta Edurne Ballesteros
Jantzien tratamendu eta bukaera: María Calderón
Ilustrazioa: Ane Pikaza
Teknikoak giran: Unai Barrio eta Edu Berja
Espazio sonoroa: Edu Zalio
Argazkiak: Guillermo Casas
Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo










