
Kimu, natura eta irudimena, irudimena eta natura, biak uztartzen dituen ikuskizuna da. Aukera infinituak eskeintzen dituzten unibertsoak biak, elikatzen ez baditugu, zaintzen ez baditugu, ereiten ez baditugu, horixe izango dugu: aukera gutxiago. Errealismo magikotik kontaturiko istorioa, maskara eta hitza baliatzen dituen ikuskizuna.
Marie de Jongh konpainiak ikuskizun berri honekin gainditu ditu bere hortzimugak, bai estetikoki, bai dramaturgikoki, bai plastikoki. Kimuk mundu berezi, basati eta eder batera garamatza, naturaz eta irudimenez sortua. Denon etxea da Kimu.

Zatozte ikuskizun honekin gozatzera urtarrilaren 31an Arriaga Antzokian arratsaldeko 19:00tan.
Orain %20ko beherapendun sarrerak eros ditzakezue link honen bidez “deskontuak dituzten taldeak” ikurra aukeratuz.
Behin erreserba eginda, ikuskizuna hasi aurretik, lehilatilatik pasa zaitezkete sarrera jasotzera.
