Amour

Amour

Erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan

Maitasunak beti ematen digu aukera bat

MAX 2017 umeentzako eta familientzako ikuskizunik onenaren saria
VILLA DE CATAYA 2017 ikuskizunik Onenaren saria “AMOUR”
ALCIDES MORENO 2017 ikuskizunik Onenaren saria “AMOUR”
FETEN 2016 Ikuskizunik Onenaren saria
ERCILLA 2015 Euskal Produkziorik Onenaren saria
“Villa de Cartaya” 2017 XII. udazkenaren Antzerki Zikloa ikuskizunik onenaren saria
(RED) Espainiar Antzerki sareagatik gomendatutako Ikuskizuna

Sinopsia

Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da.

Publiko guztientzat 7 urtetik gora – Antzerki gestuala

Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira.

Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.

AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat.

Hurrengo ikuskizunak

03 December 2024

AMOUR | ELGOIBAR: 3 DICIEMBRE

08:00 - 17:00
AMOUR | ELGOIBAR: 3 DICIEMBRE,

Fitxa artistikoa

Dramaturgia eta Zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: 
Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Jokin Oregi, Anduriña Zurutuza

Zuzendaritza Artistikoa , EszenografiA eta jantzien diseinua: Elisa Sanz (AAPEE)

Musika: Pascal Gaigne

Argi diseinua: Xabier Lozano

Maskarak: Javier Tirado

Jantziak:  Nati Ortiz de Zarate eta Edurne Ballesteros

Jantzien tratamendu eta bukaera: María Calderón

Ilustrazioa: Ane Pikaza

Teknikoak giran: Unai Barrio eta Edu Berja

Espazio sonoroa: Edu Zalio

Argazkiak: Guillermo Casas

Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo

Kontaktua

Jokin Oregi | (+34) 656 734 500
Producción en gira: Ana Meabe | (+34) 657 704 803 | mdj.teatroa@gmail.com
Contacto de producción: Pio Ortiz de Pinedo (+34) 669 26 61 46 | pioortizdepinedo@gmail.com