Mr. Bo
4 urtetik aurrerako haur edota familientzat – Ikuskizun gestuala, maskaraduna eta testu barik
MAX sarietan izendatua 2025 Haur / familiari zuzendutako ikuskizunik onenaren kategorian
Mostra de Igualadako ikuskizunik onenari saria 2024
Sinopsia
Bo jauna maskara eta komedia uztartzen dituen Marie de Jonghen lan berria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, hitzik gabe kontatutakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura importante bat, aurrekoekin alderatuta ikuskizun hau haur txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik gorakoentzat. Clowna eta Naifa uztartuko ditugu horretarako. Nagusi bat eta hiru zerbitzari, boterearen miseria eta keriak azalerazteko jardunean. Betiere, umoretik. Izan ere horixe baita egitasmo honen gako eta erronka, komedia sustrai, enbor, adareta lore izatea; guztiok gozatzeko moduko fruitua emango badu.

Xalotasunetik helduko diogu gaiaren sakontasunari. Naif hitza oso egokia ikusten dugu, bere lehen adieran, ikuskizun hau deskribatzeko: Obra artistiko bat non errealitatea, nahita, xalotasunez, itxuraz modu infantilean, poesiaz eta sinpletasunez islatzen den.

Bo jaunak esaten dituen guztiak betetzera ohituta daude hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate Nagusiaren, Bo jaunaren, agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean.
Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…
Playlist
Prentsa
Airean ikusmin berezi bat zegoen, bibrazio desberdin bat, koloretako paperean bildutako bonba bat jasotzear egongo bagina bezala.
Barrearen hotsa, keinuaren oihartzuna, hitzik behar ez duen obra baten sendotasunarekin deserosotasunaz hitz egiteko...
Oso ondo egina dago eta ederra da, magnetikoa, kalibratua.
Banaketa Espainia: Marie de Jongh
Irene Zarrabeitia | +34 638 307 253 | difusion@mariedejongh.com
Banaketa Galizia eta Portugalen: Kandengue Arts
María Mariño – (+34) 6981 47 660 | distribucion@kandenguearts.com
Banaketa Internazionala: Marie de Jongh
Irene Zarrabeitia | +34 638 307 253 | difusion@mariedejongh.com
